Biharko egunean, 18:00etatik 20:00etara Eric Toussaint-ek hitzaldia eskainiko du bankuen sozializazioaren inguruan. Ondoren, Julio Rodrigurz Lopez-ek 1990 eta 2020 urteen bitarteko banka publikoaren ezabatzearen inguruan hitz egingo du. Azkenik, Adrian Zelaiaren hitzaldia izango da herrialde emergenteetako bankuen jabetzari buruz.
Datorren asteko egunari begira ere hiru hitzaldi izango dira Arantza Urkaregi, Patxi Zamora eta Jon Basaberen eskutik. “Kutxetatik Kutxabankera”, CANen desagerpena eta kontrol soziala berreskuratzearen inguruko hitzaldiak egongo dira.