Gaurko egunean jaialdiaren aurkezpena egingo dute 18:30ean Euskalduna Jauregiko OB aretoan eta surfaren, zinemaren eta kirolaren industriako gonbidatuak izango dira bertan. Gainera, Sail Ofizialaren lehen emanaldia eskainiko dute.
Datozen egunetan, maiatzaren 20, 21, 22 eta 23an ere, beste hainbat jarduera eta proiekzio eskainiko dituzte. Bizkaiko ikastetxei zuzendutako jaialdian lehiatzen diren filmak proiektatuko dira, informazio-hitzaldiekin eta hezkuntza-tailerrekin batera; Virtual Reality: Bizi Belharra, Errealitate Birtualezko filmaren priekzioa; Surf Market-a; Surfaren eta Skatearen Industriari, Kiroleko babesari eta kirol horietan emakumeek duten protagonismoari buruzko mahai-ingurua; eta tailerrak, besteak beste.
Horrekin batera, euskal nahiz atzerriko kirolarien proposamen berrien artean dokumental onenaren, film labur onenaren, ikusleen, epaimahaiaren eta ekintza kirolen sariak eskainiko dituzte igande eguerdian egingo duten itxiera ekitaldian.