Plaestinarekin Elkartasun manifestazioa deitu dute gaur

uriola.eus 2021ko mai. 21a, 13:12

Euskal Herriko Palestinarekin Elkartasuna mugimenduak Arriagatik abiatuko den manifestazioa deitu du gaur 18:30ean azken egunetan Palestinan izandako gertakarien aurrean protestatzeko asmoarekin.

Mugimenduak jakinarazi du gaur, maiatzaren 21an, 11 egun direla armada eta estatu sionistak Palestinako Gaza herriaren kontrako indarkeria hasi zuenetik. 200 pertsona baino gehaigo hil dituzte azken egunetan, horien artean 53 haurrak dira.

Mugimenduak jakinarazi du Israelek Palestinako populazio arabiarraren kontrako apartheideko eta bazterkeria arrazistako politikak ezartzen dituela eta Apartheid erregimen hori mendebaldeko gobernuen eta enpresek sustengatzen dutela. Mugimenduaren arabera, ez da nazioarteko legedia urratzen duen estatu bakarra: “Euskal erakundeek, Isralego estatuarekiko harreman adeitsuak izateaz gain, sinonismoarekiko elkarlanean sustatzen dute”.

Horregatik, egoera hau salatzeko asmoz, biharko manifestaziorako deia egin dute "sarraskia gelditu, palestina askatu" lopean, eta horrela palestinarrekiko “elkartasuna” adierazteko.