Erakusketa lau multzo tematikotan banatuta dago: Objektu eta luzapen zitalak; Eszitazioa eta hutsunea; Indarkeria eta zaurgarritasuna; Mitoa, emakumearen sexualitatea eta kamuflajeko ideología. Espazio bakoitzak pieza nagusi bat aurkezten du, hainbat obra multzoz inguratua. Lan bakoitza gainerakoekin lotzen saiatzen da.
Emozioen arkitekto gisa definitzen du Alaezek bere burua, “bere bizitza eskultura bilakatzen duen norbait”. Honen bidez, aldarrikapen bat egiten du; edertasuna ez dagoela estandarizazioan, desberdintasunean baizik. Artea biziraupen-ariketa gisa hartzen du, non “egunerokotasunaren zeinuak berrirakurtzen diren eta errealitate bizigarriago baten alde jartzen diren”.
Artista 80ko hamarkadako euskal testuinguruan hezi da, “krisi sozial eta ekonomikoak, indarkeriaren gorakadak eta itxaropenik ezak markatua”. Garai horretako kulturako emakumearen ikusezintasuna zela eta, artistak bere klase, genero eta leku izaeragatik ezarritako estereotipo zurrunak zalantzan jartzen dituen irudikapenaren kritika bat garatu du.