Zea Mays musika taldeak ‘Adore’ lan berria argitaratu du

uriola.eus 2021ko mai. 21a, 14:18

Bi abestiz osatutako lan berria aurkeztu du Zea Mays talde bilbotarrak. 

 

Ricky Falkner-ek ekoiztu ditu bi abestiak. Adore da singlea eta “barruak arakatu, sendotu eta adorez betetzearen behar izanaz” hitz egiten du, etortzen den edozer gauzari aurre egiteko.

Haien azken diskoaren kontzertu gehienak bertan behera gelditu ziren gaur egungo egoeraren ondorioz. Hori dela eta, gauza askorik antolatu ezin direla konturatu eta “egunekoa bizitzen” ikasi dutela jakinarazi du taldeak. Horregatik, abestiak konposatu eta berehala grabatu eta ateratzea erabaki dute.