Bizi Martxa honen bidez, Bilbotik Barakaldora segurtasunez iristeko bidegorri bat eskatu nahi du Biziz Bizi elkarteak. Orain dagoen bidegorriaren distantzia oso laburra dela diote eta “sinestezina” iruditzen zaie Bizkaiko bi udalerri handienen arteko komunikazioa ezin burutzea.
Duela bost urte egin beharko litzatekela adierazi du elkarteak, “ziklagarriak diren Plan Nagusian adierazten den moduan” eta gaur egun pandemia dela eta, goi-kargudunek distantzia soziala mantentzeko garraiatzeko garraiobiderik seguruena dela esan duten arren, egin gabe jarraitzen dutela leporatu die.
Egoera honen aurrean, hiritar guztiak animatu nahi dituzte larunbateko Bizi Martxara, bidegorri seguru eta luze baten aldarrikapenera batu daitezen.