Udaberriko Ikasleen Topaketa ospatuko du bihar Bilboko AEKk

uriola.eus 2021ko mai. 26a, 08:53

Euskara kalera ateratzeko asmoz, egun osoko egitaraua antolatu du Bilboko AEkk biharko egunean. 

Jai giroan murgilduko dira bihar Bilboko AEKko ikasleak. Egitarauaren arabera, goizeko 09:00etan eta 10:30ean Indautxu plazan elkartuko dira Bea Egizabalen umorezko bakarrizketaz gozatzeko. Arratsaldeko 17:00etan Santutxuko Basarrate plazan jolas ezberdinak antolatu dituzte, igela eta dardoak besteak beste. Topaketei amaiera emateko asmoz, arratsaldeko 19:30ean Old Berri Band taldeak kontzertua eskainiko du leku berean. 

Ikasleez gain bertaratzen den orok gozatu ahal izango du antolatutako programazioaz, betiere osasun beurri guztiak errespetatuta.