Enpresa-batzorde bakoitzak bere “berezitasunak” dituen arren, pandemiak sortutako egoera “beren etekinak handitzeko baliatzen dituzten multinazional handien aurrean”, denek haien eskubideak defendatzen dituztela adierazi dute. Izan ere, zuzendaritzak gobernuen kudeaketa haien alde dutelako jakinarazi dute eta gobernuek negozioa lehenesten dutela diote: “pertsonen osasunaren aurrean, negozioa lehenesten duten politikak sustatzen dituzte”.
Neurri eta sektore ezberdinetako enpresak dira eta bakoitza prekarizazio prozesuaren fase ezberdin batean dago, baina borroka berean “elkarren eskutik” doaz eta orain lau enpresa izan arren, argi dute aurrerago gehiago izango direla.