ESK Sindikatuak Telefonika-Movistarren azpikontratazioen aurkako mobilizazioa deitu du gaur

uriola.eus 2021ko mai. 27a, 11:23

“Lan bera, soldada bera eta eta baldintza berdinak” aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu du ESK Sindikatuak gaur, maiatzaren 29an, 18:30ean Buenos Aires kaleko Movistar dendaren parean.

90eko hamarkadatik, Telefonicak bere jarduera gehienak azpikontratazioaren bidez kanporatzen jardun duela salatu du sindikatuak: “90ean 75.000 pertsona zeuden enpresa nagusiko plantillan eta gaur egun 20.000 besterik ez dira”. Gainontzeko 55.000 pertsona horiek eta gehiago Telefonica-Movistarrerako azpikontratatuta dauden langileak direla jakinarazi du, sindikatuaren arabera, “prekarietate-baldintzetan eta “erdi-esklabotza-baldintzetan” daudenak.

Orain, Espainiako Gobernua, sindikatu nagusiak eta patronalak Langileen Estatutuaren erreforma negoziatzen ari direla adierazi du eta agendaren barruan azpikontratazioaren gaia dago. Horregatik, langileen aldarrikapenak entzunarazi nahi dituzte, “erreforma honen aldeko jarrera har dezaten”.

Honen aurrean, Koalizio-Gobernuari bere hitza betetzeko eskatzen diote. Azpikontratazioa ahalik eta gehien mugatzea, eta azpikontratutako enpresei enpresa nagusietan betetzen diren lan-baldintzak eta soldatak bermatzera behartzea nahi dute.