Ekainaren 10ean, 17an eta 24an hegaluzea eta hegalaburra protagonista izango dituen sukaldaritza tailerrak egingo dituzte Erribera merkatuan arratsaldeko 18:30ean.
Berritasunekin jarraitzeko Bilboko Arte Ederren Museoan bisita gidatua egingo dute, Jose Ramon Prietoren Womanology erakusketa ezagutzeko asmoz. Hauek ekainaren 10ean eta 14an izango dira.
Hainat tailer eta solasaldi tarte, hilabeteari amaiera emateko ekainaren 25ean arratsaldeko 18:30ean, Santutxuko AEK euskaltegian hidromiela, bikingoek Valharako bidean edaten zutena, ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango dute ere, La Catedral de la Cervezako Mario Birretirekin.
Dagoeneko zabalik dago ekintzetan izena emateko epea, eta darabilboren webgunean, helbide elektronikoan edo 607530132 zenbakian egin daiteke.