Abian da Bilboko Liburu Azokaren 51. edizioa

uriola.eus 2021ko eka. 4a, 09:02

Ekainaren 3tik 13ra bitartean izango da Areatza pasealekuan. 

Atzo inauguratu zuten azokaren 51. edizioa eta Euskadiko Liburu Ganberako kidea, azokaren antolatzailea eta Najat El Hachi eta Mariasun Landa izan ziren bertan, Bilboko Udaleko ordezkariekin batera. Azokak guztira 43 postu izango ditu.

Bilboko Areartzako saltokiez gain, aurkezpenak, sinadura ekitaldiak eta topaketak ere izango dira 10 egun hauetan Bidebarrieta Kulturgunean. Atzo arratsaldeko 19:00etan Najat el Hachmi eta Karmele Jaio izan ziren Emakumea, inmigrazioa eta konpromisoa izenburuko hitzaldia eskaintzen. Gaur Edurne Portelaren 'Los ojos cerrados' eta José Ovejeroren 'Humo' eleberrien aurkezpenak izango dira bertan.