Arratsaldeko 17:00etan osasun zentroetako aurrez aurreko arreta itxi ostean, Deustuko, Errekaldeko, Begoñako eta Indautxuko Etengabeko Arreta Guneak izango dira arratsaldeko 20:00ak arte zabalik egongo diren bakarrak.
Erabaki honek zerbitzua "okertu" dezakeela dio Bilboko auzo-mugimenduak, batez ere egun bizi dugun osasun krisi egoeran, aurrez aurreko arreta eta ordutegiak murrizten jarraitzen badira. Horrez gain Osakidetzak kalitatezko osasun publikoko zerbitzu deszentralizatua eta hurbila bermatzeko zerbitzua "indartu" behar duela dio.