Elkarretaratzean besteak beste, arrazakeria instituzionala ez dela soilik AEBtan gertatzen adierazi dute: "arrazakeria instituzionalak eta sozialak bizitza beltzen aurka egiten duela ikusten dugu munduko hainbat lekutan, modu zuzenean indarkeria fisikoaren eta ahozkoaren bidez, baita zeharka ere, menderatze ekonomiko, sozial, administratibo eta juridikoaren bidez".
Horrekin batera, gogoratu dute EAE dela Espainiako estatuan arrazakeria eta xenofobia delitu gehien ematen diren autonomia erkidegoetako bat, eta estatuan ematen diren lau delituetatik bat Euskadin gertatzen dela.