Gaur abiatuko da Kalealdia

uriola.eus 2021ko eka. 28a, 12:41

Nazioarteko 28 konpainiaren 58 emanaldi bilduko ditu Bilboko Kalealdia-Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren XXII. edizioak. Gaur hasi eta uztailaren 3ra bitartean bederatzi agertokitan ikusi ahalko dira ikuskizunak.

Casilda Iturrizar parkean, Arriaga plazan, Areatzako kaian eta aterpeetan, Gasaren plazan, Bizikidetasun plazan, Epalza kalean eta EHUko Bizkaia Aretoan agertoki bana jarri du Bilboko Udalak aste honetan zehar antolatutako ikuskizunentzako.

Gaur, ekainak 28, 17:00etan izango da lehenengo emanaldia Casilda Iturrizar parkean. Larunbatera bitartean 58 saio ikusteko aukera egongo da. Besteak beste, Kale-antzerkiaz, clownaz, dantzaz, arte-instalazioez eta zirkoaz gozatu ahalko da, besteak beste. Kartela osatzen duten 28 konpainietatik 12 euskaldunak dira, eta bost-mundu estreinaldi egongo dira.

Informazio+: https://bilbokokalealdia.eus/eu/