Tartean Teatroko antzezlanen bideoak irekian ikusi ahalko dira ostegunetik aurrera

uriola.eus 2021ko uzt. 5a, 10:54

Hainbat antzezlanen bideo historikoak sareratuko ditu konpaniak ostegunean eta edonorentzako eskuragarri egongo dira webgunean doan. 

Ghero, Pankreas, Euskarazetamol eta Lingua Nabajorum antzezlanak besteak beste ikusi ahalko dira uztailaren 8tik aurrera Tartean Teatroa konpaniaren webgunean.

Uztailean eta irailean hamar egunetatik behin antzezlan bat sareratuko dute. Horiek horrela, uztailaren 8an Ghero: Azken Euskalduna egongo da eskuragarri, hamar egun beranduago Pankreas eta uztailaren 27an Zergatik Jamil? lana. Abuztuko atsedenaldiaren ostean irailaren 3an hasiko dira antzezlanak berriro sareratzen