Mozal legea aplikatu diete Sukar Horiko kideei joan den urteko ekainaren 24an Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean Bilboko Kale Nagusia mozteagatik.
Ekintza hartan klima aldaketaren aurkako borrokan jaurlaritzak izandako ekintza falta salatu eta aldi berean trantsizio ekologiko justu bat aldarrikatu zuten. Urtebete beranduago, 2000€ko ordaindu beharko dute kolektibo ekologistako kideek.
Isunari aurre egiteko 2€ko bonolaguntzak kaleratu dituzte.