"Emakumeek gizartean duten papera, kasu honetan Bilbo hiriaren eremuan, itzalpetik aterata, denboran zehar aldarrikatzeagatik" saritu du epaimahaiak Emakume bizkor eta eraginkorrak Bilbon (1800-1936) liburua.
Lana Biography & Parliament taldeak egindako ikerketaren emaitza da eta hiru ataletan antolatuta dago.
Hasierako atalean proiektuak duen garrantzia eta marko teorikoa azaltzen dira. Bigarren atalean hiru kapitulu nagusitzen dira eta hiruretan 1800. urtetik 1936. urtera bitartean emakumeek, politika, lana eta hezkuntza arloetan bizi zuten egoera aztertzen da. Azken atalean Bilbon abangoardian dauden hamar emakumeren biografiak agertzeaz gain, haien bizitza ibilbideen berri jaso dezake irakurleak, besteak beste, Casilda Iturrizar enpresari eta filantropoarena, Bizenta Mogel euskarazko lehen idazlearena eta Ticiana Iturri medikuntzan doktorearena.
Liburua 'Emakumeak Bilbo Garaikidearen Historian' proiektuaren baitan sortu da eta emakumeak Bilboko historian ikusgai jartzea helburu, argitaratutako liburuaz gain, erakusketa ibiltari bat ere antolatu izan dute Bilbon, Portugaleten eta Bakion.