2021/07/15 09:00

mahai ingurua

'Euskararen erabilera normalizatzeko Legearen 40. urtearen atarian' mintegia egingo dute etzi

'Euskararen erabilera normalizatzeko Legearen 40. urtearen atarian' mintegia egingo dute etzi
Sabino Arana Fundazioa (Mandobide Kalea, 6), Bilbo

Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta, uztailaren 15ean goizean euskararen erabilera normalizatzeko Legearen 40. urtearen atarian mintegia egingo dute Sabino Arana fundazioaren egoitzan, Bilbon (Mandobide Kalea, 6).

Legearen printzipioen, aurrekarien, helburuen, hutsuneen eta EAEn euskara biziberritzen jarraitzeko eraginaren inguruan hausnartzea da helburua. Mintegia aurrez aurre egingo duten arren, hurbildu ezin denak streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango du Sabino Arana fundazioaren webgunean. 

Gaur da izena emateko azken eguna eta fundazioaren telefonora deituta edo mezu bat bidalita egin daiteke.