uriola.eus

Konpartsakide eguna ospatuko dute larunbatean Bilboko Konpartsek

  Jaiak  Bilbo

Areatza kolorez jantziko dute Bilboko Konpartsek larunbatean eguerdiko 12:00etatik aurrera. 

Urtero bezala Konpartsakide eguna antolatu du Bilboko Konpartsen federazioak. 12:00etan umeentzako tailerrak egingo dituzte Areatzan eta horren ostean ardo dastaketa ere egongo da. 12:30ean eguneko ekintza nagusiari hasiera emango diote, Areatzatik bertatik abiatuko den kulturaren eta bizitzaren aldeko kalejira herrikoiarekin. Egunari amaiera emateko asmoz, balkoietatik balkoietara ekintza izango da arratsaldeko 18:00etan Bilboko Zazpi Kaleetan zehar. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa