"Unblock Cuba: Gora iraultza" lelopean, Joe Biden AEBko presidenteak Kubako herrialdeari ezarritako blokeoa bertan behera uztea aldarrikatuko dute gaur Euskal Herriko hainbat herritan.
Kubako Iraultzari, bere herriari eta gobernuari babesa adierazi die Euskadi-Cuba elkarteak, eta "egungo pandemia egoera aprobetxatuz herrialdea politikoki ezegonkortzeko beste saiakera" bat dela salatu dute. Halaber, sare sozialetan eta komunikabideetan egindako manipulazioaren aurka ere agertu da elkartea, "uharteko puntu zehatzetan gertatutako istiluak areagotu" besterik ez direlako egin.