Gaizka eta Valentina aske utzi dituzte fidantzapean

uriola.eus 2021ko uzt. 21a, 12:33

2020ko azaroan Unamuno plazan egindako elkarretaratzea

Valentina eta Gaizkaren senide eta lagunek sare sozialetan jakinarazi berri dute fidantzapean aske geratuko direla.

Valentina Morisolli eta Gaizka Astorkizaga 'Fito' 2020ko azaroaren 16an atxilotu zituzten Espainiar Estatuko Auzitegi Nazionalaren aginduz. Geroztik zortzi hilabete baino gehiago eman dituzte Soto del Realgo (Madril) presondegian lehenik, eta Basauriko (Bizkaia) eta Zaballako (Araba) espetxeetan gero. Prozedura judizialak sekretupean jarraitzen du eta kalteak eragitea, "terrorismoa goratzea" eta "talde armatuarekin kolaboratzea" leporatzen diete Astorkizagari eta Morisolliri.