Ez Dok Hiru ikuskizunaren 100. emanaldia Bilboko Kupula aretoan

uriola.eus 2021ko ira. 6a, 12:30

Datorren irailaren 18an eta 19an arratsaldeko 19:30ean Bilboko Campos antzokiko Kupula aretoan Ez Dok Hiru ikuskizuna formatu akustikoan eskainiko dute Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek, Adrian Garcia de los Ojos musiko-aktorearen laguntzarekin. 

Euskal kantutegian oinarritzen den ikuskizun teatrala da Ez Dok Hiru.

Tartean Teatroak ekoitzitako eta Patxo Telleriak zuzendutako antzezlanak, Euskal Herriko "imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria" ekarriko du Campos antzokiko Kupula aretora irailaren 18an eta 19an, Euskal Herrian zehar 100 emanaldi eskaini eta gero.