'Kopetaraino' topaketa ospatuko dute larunbatean Kobetamendiko parkean

uriola.eus 2021ko ira. 8a, 10:34

Hiria Irauli ekimenaren baitan, autogestioaren aldeko topaketa antolatu dute larunbat honetan hainbat eragilek Kobetamendin. 

Irola irratiko kideek prestatutako irrati saio batekin emango diote hasiera egunari goizeko 11:00etan; bertan Bilboko eragile ezberdinak elkarrizketatuko dituzte. Aldi berean hainbat kolektiboren erakustazoka izango da.

Bazkalostean zirko eta umore emanaldiak izango dira eta arratsalde partean autogestioaren aldeko kalejira egingo dute.  "Autogestioaren alde lan egiten duten kolektiboak elkartopatzeko eta komunitatea sortzeko" helburuarekin antolatuko dute asteburu honetan 'Kopetaraino' topaketa.