Charles Colin konpositoreak eta Etienne Decrept idazleak XX. mendean sortutako Maitena euskal pastoral lirikoa berreskuratu du disko batean Bilboko Koral Elkarteak. Obra 1909ko maiatzaren 29an estreinatu zuten Bilboko Campos Eliseos antzokian.
Partiturak artxibotik berreskuratuta, Ruben Fernandez Agirre eta Iker Sanchez zuzendariek ordu eta erdiko musika lana CD bikoitzean bildu dute Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean eta Ibs Classical diskoetxearekin batera.
Irailaren 12an, igandea, emango diote hasiera diskoaren banaketa fisikoari eta irailaren 24tik aurrera atari digitaletan entzungai egongo da.
Irudia: Aurelio Arteta - Bilboko Arte Ederren Museoa