Urriaren 7tik 9ra eta azaroaren 11tik 13ra bitartean hainbat kontzertu antolatuko ditu Bilbao BBK Livek. Haien artean, Zetak, Bulego eta Omago euskal taldeez gain, Rigoberta Bandini, Dorian, The Hives eta Caribou izango dira taula gainean besteak beste.
Bilbao BBK Live jaialdiko bonoa dutenek aurresalmentarako aukera izango dute irailaren 20an. Salmenta orokorra berriz irailaren 22tik aurrera hasiko da.