Uribarri, Matiko, Zabala eta Zorrotza auzoetan hainbat ekintza antolatu dituzte asteburuan

uriola.eus 2021ko ira. 20a, 13:27

Pandemiak auzoetako jai guztiak bertan behera utzi dituen arren, gutxika gutxika jai batzordeak ohikotasunera itzultzen ari dira. Denbora falta da ohiko jai herrikoietaz gozatzeko, hala eta guztiz ere, auzoko kaleak alaitzeko hainbat ekintza antolatu dituzte Aldapan Gora koordinakundeak eta Zabalako eta Zorrotzako jai batzordeek. Karteletan topatuko duzue egitarauen berri.