Klimaren aldeko ekintza globala ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2021ko ira. 24a, 12:53

Fridays For the Future nazioarteko erakundeak klimaren aldeko greba orokorrera deitu du irailak 24rako. 

Agintariek tematuta jarraitzen dute iraunkorra ez den eredu ekonomiko eta sozial batean, eta, horrela, krisi klimatikoa eta ekologikoa areagotu baino ez dute egiten. Goizeko 11:00etan protesta egingo dute Arriaga plazan eta arratsaldean manifestazioa egingo dute eliptika plazatik 18.30ean abiatuta. Norabide aldaketa sakona egin behar dela azpimarratu du Aiora Friday for future mugimenduko kideak.