Darabilbok urriko agenda aurkeztu du

uriola.eus 2021eko irailaren 29a

Bilboko Euskaltegien Sareak eta Bilboko Udalak sustatutako egitasmoa da eta besteak beste helduen artean, denbora librean euskara lasaitasunez erabiltzeko sortu zen 2013an.

Urriko egitarauan ikus daitekeenez, solasaldiak, bisita gidatuak eta tailer ezberdinak antolatu dituzte Bilboko espazio ezberdinetan. Jardueretan parte hartzeko beharrezkoa da darabilboren webgunean izena ematea edota 607530132 zenbakira deitzea.