Koronabirusari aurre egiteko hartutako neurri gehienak bertan behera geratuko dira ostegunetik aurrera

uriola.eus 2021ko urr. 5a, 17:17

Irudia: IREKIA

LABIren bileraren ostean agerraldia egin du Iñigo Urkullu lehendakariak. Bileran Euskal Autonomia Erkidegoan Koronabirusari aurre egiteko hartutako neurri murriztaile gehienak kentzea erabaki da, musukoaren erabilera izan ezik. LABI beraren amaiera ere iragarri du. 

 

Ostegunetik aurrera indarrean jarriko den dekretu batek emango dio amaiera Koronabirusak eragindako osasun larrialdiari. Hala, neurri murriztaile gehienak bertan behera geratzen diren bitartean, pertsonen arteko segurtasun distantzia mantendu ezin denean musukoa derrigorrezkoa izango dela gogoratu du Iñigo Urkullu lehendakariak, gaur arratsaldean egindako agerraldian.