Abian da Bilboko Bizkaia Aretoan Martin Ugalderen inguruko erakusketa

uriola.eus 2021ko urr. 7a, 10:53

Datorren azaroaren 11n ehun urte beteko dira kazetari eta idazle andoaindarra jaio zela. Mendeurrenaren harira, Martin Ugalde Kultur Parkeak gaurtik hasita urriaren 27ra arte zabalik egongo den erakusketa antolatu du Bilboko Bizkaia Aretoko Txillida aretoan.

Hondarribiatik eta Donostiatik igaro ostean, Bilbora heldu da Martin Ugalde Orradre: jaiotzaren mendeurrena (Andoain 1921 – Hondarribia 2004 erakusketa. Gaur bertan ireki ditu ateak Bizkaia Aretoan eta hiru astez egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera bitartean goizeko 10:00etatik 20:00etara.

Erakusketa sei ataletan banatuta dauden panel batzuk izango ditu erdigunean. Hauek, argazkiz lagunduta Ugalderen bizitza eta literaturgintzan, kazetaritzan edota politikan egindako ekarpenak azalduko dituzte.