Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak mobilizazioa deitu du bihar arratsaldeko 18:00etan Arriaga plazan, astearte goizean Gasteizeko Sansomendi auzoan gertatutako hilketa matxista salatzeko. 42 urteko gizon batek bere neska laguna hil zuen astelehen gauean labankadaz eta ostean bere buruaz beste egin zuen.