Astearte goizean Sansomendi auzoko etxebizitza batean emakume bat eta gizon bat hilik aurkitu zituen poliziak, biak indarkeria zantzuekin. Zabaldutako hipotesien arabera, gizonak emakumea labankadaz hil eta ostean bere buruaz beste egin zuen. Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte azken bi egun hauetan Euskal Herriko hiriburuetan, Emakumeen Mundu Martxak deituta.