Joan den larunbat goizaldean Abandoko kale batean gizonezko batek erasotu eta bortxatu egin zuela salatu du emakume batek. Hori dela eta, Bilboko mugimendu feministak gertatutakoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du gaur iluntzerako. 20:45ean izango da, Arriaga plazan.
Indarkeria matxista oro borrokatu eta horien aurka antolatzeko mezua plazaratu dute antolatzaileek.