Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, Zinebi, gaur iluntzean abiatuko da Arriaga Antzokian egingo duten inaugurazio ekitaldiarekin. Bilboko Udalak antolatzen duen jaialdiaren 63. edizioa da aurtengoa, eta azaroaren 18ra arte egongo da martxan. Denbora tarte horretan, besteak beste, 45 euskal ekoizpen proiektatuko dituzte.
Gaurko galan Margarethe von Trotte aktore, gidoilari eta zuzendari alemaniarrari omenaldia egingo diote, berak jasoko baitu aurtengo Ohorezko Mikeldi saria. Horren ostean, sail ofizialean lehiatuko diren zazpi euskal film emango dira (fikziozko hiru, animazioko bi eta bi dokumental).
Azaroaren 18ra arte iraungo du Zinebi jaialdiak, eta egitarau osoa esteka honetan ikus daiteke.