2013. urtetik darama Errigorak udazken zein udaberrian ekimen hau aurrera eramaten. Hala, joan den larunbatean aurkeztu zuten Mendigorrian udazken honetako euskarari puzka kanpaina.
Urriaren 24an hasi eta azaroaren 12an amaituko da Nafar hegoaldeko produktuez osatutako saskiak eskatzeko epea. Aurreko urteko berrikuntzekin jarraitu eta guztira hiru saski erosteko aukera egongo da: Beltza (55€), berdea (65€) eta zuria (75€).
Nafarroa hegoaldeko ekoizpena sustatu eta euskarari laguntza bermatzea dira kanpaina honen helburu nagusiak. Horrela, eskuratutako diruaren %25a Nafarroa hegoaldeko baita erdialdeko euskalgintzara bideratuko dure dirua, batik bat, Agerraldia ekimenera, AEKra, Sortzenera eta Ikastolen Elkartera.
Zozketa
Bilboko Uriola agerkari digitalak Errigora kanpainaren 2 kutxa zozketatuko ditu. Zozketa gaur hasi eta azaroaren 16an amaituko da. Zozketan parte hartzeko baldintzak hauek dira:
-Bilboko Uriola sare sozialetan jarraitzea (Twitter, Facebook)
-Errigoraren argitalpena elkarbanatzea
Zozketan parte hartzeko sakatu hemen