'B-tuber. Youtuber izarren bila!' programan izena emateko epea ireki dute

uriola.eus 2021ko aza. 15a, 13:03

Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak elkarrekin antolatu dute beste behin ere gaztetxoei zuzendutako aisialdi programa, ikus-entzunezkoen bueltan prestatutakoa. Abenduaren 27tik 30era bitartean egingo diren doako tailerrak izango dira.

Gaurtik (azaroak 15) eta hilaren 28ra arte zabalik egongo da Bilbon erroldatutako 11 eta 13 urte arteko gaztetxoei zuzendutako B-tuber. Youtuber izarren bila! ikastaroan izena emateko epea. www.bilbao.eus webgunearen bitartez egin daiteke, doakoa izango da, eta guztira 320 toki eskainiko dituzte. 

Abenduaren 27tik 30era ikus-entzunezko edukiak sortu, editatu eta partekatzen eta horiek Youtubera segurtasunez igotzen ikasteko tailerrak egingo dira, zortzi saiotan banatuta, goizez (10:00-13:00) edo arratsaldez (15:30-18:30). Aipatutako ezagutzak barneratzeaz gain, ekimenaren helburua da aisialdian gazteek euskara erabiltzea bultzatzea, baita Gabonetako oporretan zehar kontziliazioa erraztea ere.