Festa giroan elkartuko dira AEK-ko ikasleak

uriola.eus 2021ko aza. 17a, 09:42

Bilboko ikasleek udazkeneko topaketa egingo dute bihar, azaroak 18. Magia ikuskizuna izango dute goizean, eta arratsaldez berriz, kalejira

Asier Kidam magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera iznago dute bihar goizean Bidebarrietako liburutegian Bilboko AEK sareko euskara ikasleek. Bi saio izango dira elkarren jarraian, bata 09:00etan eta bestea 10:15ean.

Iluntzean, berriz, 19:00etan Arriaga plazatik abiatuta, AEKalejira! egingo dute festa giroan, musikarekin, dantzarekin eta askotariko erronkekin. Ekintzetara bertaratzeko izena eman ez dutenek oraindik ere badute horretarako aukera.