Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum, Los picoletos, Aintzane de Luna, Paula Valero, Miriam Isasi, Sara Berasaluce, Las bastardas, Arimaktore, Txaranga Urretabizkaia, Mugigeldi, Fernando Couto eta Alexandra Hofer izango dira Iturfest VII. jaialdiko gonbidatuak.
Gaur arratsaldean, alde batetik, abenduaren 20ra arte ikusgai egongo den Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkumen Bandera Falsa erakusketa inauguratuko da (18:00), eta gainerako parte-hartzaileen proposamenen aurkezpena ere egingo dute antolatzaileek. Urretabizkaia txarangaren doinuek (19:30) jarriko dute umore ukitua.
Jarraian kontsulta daiteke jaialdiaren egitarau osoa:
Azaroak 19, ostirala
18:00 Arkeologi Museoan: Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkumen Banderas falsas erakusketaren inaugurazioa eta aurtengo proposamen guztien aurkezpena
19:30 Txaranga Urretabizkaiaren emanaldia
Azaroak 20, larunbata
12:00-13:00 Tomas Meabe plazatik abiatuta: Iturfesteko proposamenen bisita gidatua (izen-ematea: colectivoant@gmail.com)
11:00-14:00 Prim kalea, 41: Fernando Coutoren Open Studio
19:30 Tomas Meabe plazatik abiatuta: Manifestazio begetala Paula Valerorekin
Azaroak 21, igandea
11:30-13:30 Arkeologi Museotik abiatuta: Iturfesten familia ibilbidea. 4-11 urte bitarteko haurrak, helduez lagunduta (izen-ematea: colectivoant@gmail.com)
11:00-14:00 Prim kalea, 41: Fernando Coutoren Open Studio
Azaroak 22, astelehena
18:00-20:00 Iturribideko HHI: Sara Berasaluceren tailerra (jarduera itxia)
Azaroak 24, asteazkena
11:00-13:15 Maristas ikastetxea: Mugigeldiren animazio tailera (jarduera itxia)
11:00-13:00 Iturribideko HHI: Sara Berasaluceren tailerra (jarduera itxia)
17:30 Tomas Meabe plaza: Arimaktoreren ¡Snark! emanaldia
Azaroak 25, osteguna
19:00-21:00 Tomas Meabe plaza: Instalazio-performancea Las Bastardasen eskutik, Gayarre zinema oroitzeko
Azaroak 26, ostirala
20:00 Miriam Isasiren aurkezpena eta piezen zozketa tabernetan: La espuela (20:00), Metalworld (21:00) eta Las ruedas (22:00). Iturfesten itxiera