FIG azoka egingo dute ostegunetik igandera

uriola.eus 2021ko aza. 22a, 12:06

FIG jaialdiko stand bat Euskalduna Jauregian

Grabatuaren eta Paper Gaineko Artearen Nazioarteko FIG jaialdiak 10 urte beteko ditu aurten. Ohi bezala, Euskalduna Jauregia erakusmahaiz beteko da, eta horien bueltan hitzaldiak, bisita gidatuak, mahai-inguruak eta beste ekintza asko antolatu dituzte. Bilboko zazpi galeria egongo dira aurten.

Pandemiaren ondorioz formatua moldatu behar izan ostean, Euskalduna Jauregira itzuliko da aurten FIG azoka. Portugal izango da herrialde gonbidatua, eta hango kulturak eta arteak presentzia nabarmena izango dute lau egunetan zehar. Bestalde, Zaloa Ipiña artistak erakusketan barrena bisita gidatuak egingo ditu egunero. Dena den, aurrez aurreko hitzorduez gain, streaming saioak eta online azoka ere prestatu dituzte Bilbon egon ezin dutenentzat.

Guztira 60 galeriak jarriko dute stand-a, eta 500 obra baino gehiago jarriko dira ikusgai eta eskuragarri. Hainbat txokotatik etorritako horien artean, Bilboko zazpi galeria egongo dira: Lumbreras, SC Gallery, La Taller, Vanguardia, Aire, Ediciones 4/4 eta The rider projects/Aldama Fabre.

Erakustokirako sarreraren prezioa 3 euro izango da.

Azaroak 25, osteguna

  • 11:00 Azokaren irekiera
  • 12:30 Bisita gidatua. Artista Zaloa Ipiña
  • 13:00 Torkulo ekintza.
  • 14:30-16:30: Eguerdiko itxiera
  • 17:00 Topaketa. Artea eta Turismoa
  • 17:30 Bisita gidatua. Zaloa Ipiña
  • 18:00 Torkulo ekintza. Isabel Lleó. Grabatu kalkografikoa
  • 19:30 Azokaren inaugurazio ofiziala
  • 20:00 FIG koktela. Tyto Alba de Companhia das Lezírias ardo portugaldarra (Turismo Portugal)
  • 21:30 Azokaren itxiera

Azaroak 26, ostirala

  • 11:00 Azokaren irekiera
  • 11:00 Onda Vascaren zuzeneko programa
  • 11:30 Kromoplaxgrafia Masterra. Veronica Arellano
  • 12:30 Bisita gidatua. Zaloa Ipiña
  • 13:30 Torkulo ekintza
  • 13:30 Portugalgo dastatzea. Poesia eta Grabatu Kopak
  • 17:00 Topaketa. Artea & Bildumagintza
  • 17:30 Bisita gidatua. Artista Zaloa Ipiña
  • 18:00 Torkulo ekintza.
  • 19:00 Japoniako Xilografiaren Eskuliburu Ilustratuaren aurkezpena. Fabiola Gil, Terry McKenna eta Laura Boswell
  • 21:00 Azokaren itxiera

Azaroak 27, larunbata

  • 11:00 Azokaren irekiera
  • 11:30 Hitzaldia: Paperak, hitzak, pertsonak. Fernando Barba
  • 12:30 Bisita gidatua. Zaloa Ipiña
  • 13:30 Torkulo ekintza
  • 13:30 Portugalgo dastatzea. Poesia eta Grabatu Kopak
  • 17:00 Artea eta Emakumea Topaketa
  • 17:30 Bisita gidatua. Zaloa Ipiña
  • 17:30 Casassola artista urbanoaren erakustaldia
  • 18:00 Torkulo ekintza
  • 18:30 Tentazioen kuboen epaitza
  • 19:00 Vinilo FM-ren zuzeneko saioa
  • 20:00 Mokuhanga Master class. Fabiola Gil
  • 21:30 Azokaren itxiera

Azaroak 28, igandea

  • 11:00 Azokaren irekiera
  • 12:00 FIG portfolioa. Gazte sortzaileak
  • 12:00 Casassola artista urbanoaren erakustaldia
  • 12:30 Bisita gidatua. Artista Zaloa Ipiña
  • 12:30 Torkulo ekintza. Fer Barba Paperak
  • 13:30 Torkulo ekintza
  • 18:00 Torkulo ekintza
  • 19:00 Azokako stand onenaren epaia
  • 20:00  Azokaren itxiera