Covid ziurtagiria ez da beharrezkoa izango ostalaritzan eta aisian

uriola.eus 2021ko aza. 22a, 14:56

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ez du onartu Eusko Jaurlaritzaren eskaera, eta ez da derrigorrezkoa izango lokaletan sartzeko txertaketaren edo gaixotasuna pasa izanaren frogagiria erakustea

Covid-19 birusaren frogan positibo emandakoen 150 kasutik gorako intzidentzia duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan aplikatu nahi zuen Eusko Jaurlaritzak txertaketaren pauta bikoitza edo birusa izan osteko inmunitatea frogatzeko agiria, Covid ziurtagiria izenez ezaguna, aurkezteko betebeharra. Ostalaritza lokaletan nahiz aisiarekin edo kulturarekin lotutako ekitaldietan sartzeko nahitaezkoa izatea nahi zuen Iñigo Urkulluren gobernuak, baina epaileak atzera bota du asmoa.