2001ean sortu zen Sustatu, Goiena eta Codesyntaxen arteko elkarlanaren ondorioz eta Joxe Aranzabal kazetariaren lanari esker. Proiektu hark lehenengoz eman zien irakurleei beren edukiak euskaraz idatzi eta sareratzeko aukera. Interneteko albistegi honek teknologiarekin lotutako gaiak jorratzen ditu nagusiki.
Izena emateko formulario bat jarri dute erabilgarri.
Hitzaldi eta mahai-inguruez osatutako jardunaldiaz gain, ospakizun kutsu handiagoa izango zuten aperitiboa eta musika emanaldia ere egitekoak ziren, baina azkenean bertan behera utzi dute egitarauaren zati hori, Covid intzidentzia gora egiten ari dela eta.
Beraz, jarraian ageri dena izango da ostiraleko behin betiko plangintza:
16.00 HARRERA
Eneko Astigarraga (CodeSyntax), Luis Berasategi (Bilbao AS Fabrik), Maite Goñi (ekitaldiko aurkezlea)
16.15 MAHAINGURUA: 20 URTE ZAHARRAGO
Sustatu (Luistxo Fernandez), Euskarazko Wikipedia (Iñaki Lopez de Luzuriaga), Armiarma (Patxi Gaztelumendi), Dantzan (Oier Araolaza)
17.15 PECHAKUCHA ERAKO HITZALDI AZKARRAK
- BERRIKUNTZA SOZIALA ETA ERALDAKETA DIGITALA UNIBERTSITATETIK: HDG
Aitor Zuberogoitia (Mondragon Unibertsitatea) - ARTXIETSAIAK ALIATU? Anartz Bilbao (Zuzeu)
- ASMOAK GORPUZTEN Iurdana Acasuso (Azkue Fundazioa)
- GU PUNTU EUS Patxi Gaztelumendi (Armiarma)
- KAZETARITZA EDUKIA DA Monika Belastegi (Goiena)
- UMAP, TWITTERREKO EUSKARAZKO JARDUNA Asier Sarasua (CodeSyntax)
- EUSKARAREN TEKNOLOGIA 20 URTE BARRU Mikel Artetxe (Facebook AI Research)
18.00 HITZALDIA: PARTEHARTZEA ETA EZTABAIDA INTERNETEN
Goizalde Landabaso eta Leire Narbaiza
19.10 CROSSOVER IKUSKIZUNA: BEHINGOZ XEREZADEREN HITZA
Maite Goñi eta Ana Morales
SUSTATU: ESKERTZA ETA MATRAKA
Luistxo Fernandez