Lehenengo hitzorduan, cava dastaketa egingo dute Jon Khoreanoren (sommelier eta zine zuzendaria) eskutik, Solokoetxe auzoan.
Bilbo Zaharra euskaltegian, bizitza soziala eta elikadura uztartzen ikasteko hitzaldia emango dute On Ekin Nutrizioko Andreak eta Ainhoak.
Gabonak hurbil izango direnez, hilaren 13an Iker Hernandez Vitoresek Intxaur-saltsa prestatzen irakatsiko du.
Biran egiten den Hamburgo Platz literatur solasaldian, berriz, Goizalde Landabaso idazle bilbotarrak Krakovia liburua aurkeztuko du.
San Inazio aldean (Larrako AEK euskaltegian), Atelier-Lorako Maria Agirrek krema hidratantea eta haginetako pasta egiten erakutsiko du bi egunetan (abenduak 15 eta 16).
Horrez gain, Abusuko Ibaialdeko liburutegian zinema emanaldia prestatu dute: Erlauntza.
Eta urtea amaitzeko, talo tailer pare bat izango dira Lizardi AEK euskaltegian, Ane eta Goraneren eskutik.
Dagoeneko zabalik dago ekintzetan izena emateko epea, eta darabilboren webgunean, helbide elektronikoan edo 607530132 zenbakian egin daiteke.