Uribe Kostako taldea izan zen finalerako sailkatzen lehena, finalaurrekoan Uribe Butroek baino puntu gehiago eskuratuta. Lea Artibaikoek, aldiz, Busturialdea garaitu zuten.
Zortzi taldek eta 48 bertsolarik hartu dute parte, guztira, sailkapen probetan. Saio bakoitzean taldeko sei pertsonak hartu dute parte Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin eta Ikastolen Elkarteko Bertsolaritza sailarekin lankidetzan antolatutako BBK sariketan. 1992. urteaz geroztik dago martxan egitasmoa.
Aurtengo honetan, finaleko epaimahaia Beñat Romerok, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik osatuko dute. Saioa 18:00etan hasiko den arren, ateak 17:30ean irekiko dira, eta sartu ahal izateko gonbidapenak (doakoak) esteka honen bidez eskura daitezke.