2021/12/02 18:30

Elkarretaratzea

"Tapia Legearen" aurkako elkarretaratzea

"Tapia Legearen" aurkako elkarretaratzea
Eusko Jaurlaritza, Abando - Indautxu

18:30etan Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean kontzentrazioa egingo dute, Sukar Horiak deituta. Honela aurkeztu dute:

"Tapia legea deritzogu, EAJk Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 30eko 4/1990 Legeari proposatutako gehikuntza zuzenketei. Zuzenketa hauen aurka gaude, izan ere proiektu txikitzaileak Udalen iritziaren aurka inposatzeko balioko dute. Honek bidea erraztuko die gas putzu, zabortegi eta autobide berrien eraikuntzari. Herrien hitza errespetatu! Tapia Legeari ez!"