2021/12/18 19:00

'Esnatu naiz' kabareta

'Esnatu naiz' kabareta
Bilbo

Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako Harrotasunaren Antzerkia izeneko programak LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez.

Bada, Elur Etxearen Esnatu naiz taularatuko dute hainbat antzokitan, tartean Bilboko La Fundición aretoan.

Andoni Mutiloak sortutako kabareta da. Donostiako Poltsiko Antzerkiko deialdian finalista izan ostean, 2020ko urtarrilean estreinatu zen. Esnatu Naiz antzerkia dantza eta musika nahasten dituen ikuskizuna da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.