Gaurko 09:00etatik hasi eta biharko (ostirala) 15:00ak arte, Bilbo alerta laranja egoeran egongo da balizko euri-jasa bortitzengatik. Hori aintzat hartuta, honako prebentzio neurri hauek hartzeko gomendioa luzatu die udalak hiritarrei:
- Ahal dela errepidean ez ibiltzea, eta automobila erabili behar izanez gero, behar diren zuhurtasun-neurri guztiekin ibiltzea leku irekietan, pasabide goratuetan eta uholdeak har ditzakeen inguruetan.
· Uholdeak har ditzakeen lekuetan ez aparkatzea.
· Uholdeak hartutako espaloietan eta errepideetan ez ibiltzea. Litekeena da erregistro edo kutxatilaren bat estalkirik gabe egotea, barrura erortzeko arriskuarekin.
· Kontu handiz ibiltzea mendi-magaletako balizko lubiziekin, bereziki joan-etorriko eremuetan.
Bilbon itsasadarrak gainezka egiteko arriskua egon daitekeela aurreikusi dute, eta horren aurrean jarduteko baliabideak prestatu dituzte.
Larrialdietarako telefono zenbakiak zeintzuk diren gogorarazi nahi izan du Bilboko Udalak:
-SOS Deiak: 112
-Udaltzaingoa: 092