2022ko ekainera arteko emanaldietan erabili ahal izango da orain salgai jarri duten opari txartela. Azken urteetan bezala, ahalik eta jende gehien erakartzea da kanpainaren helburua, eta Arriaga Antzokiko Adiskideen kopurua areagotzea. "Gabon hauetan senideei edo/eta adiskideei egiteko opari ezin hobea izan daiteke", sustatzaileen esanetan.
Opari Txartelaren bi modalitate daude. Batak 40 euroko saldoa du, eta besteak 100 eurokoa. Aukera bietako edozeinek ematen du denboraldi honetarako Arriaga Antzokiko sarrerak erosteko aukera (saldoa agortu arte). Horrela erositako sarrerek, lehen unetik %25era hel daitezkeen beherapenak dituzte.
Horrez gain, Opari Txartela duenak beste abantaila bat ere badu. Haren saldoa agortu ondoren, Arriagako Adiskide karneta dohainik lor dezake. Karnet horren titularrak sarrerak beherapenarekin erosten jarraitzeko eskubidea eta bestelako zenbait abantaila izango ditu denboraldi honetan, 2022ko ekainera arte. Opari Txartelaren saldoa amaitu ondoren aipatutako karneta dohainik lortzeko, nahikoa izango da antzokiko Informazio Bulegora hurbiltzea eta Opari Txartela aurkeztea.
Arriaga Antzokiko txarteldegietan erabil daiteke, baita on-line egiten den edozein erosketatan ere (www.teatroarriaga.eus). Sarrerak Internetez erosteko, Opari Txartelaren jabeak txartel bakoitzean datorren kodea sartu beharko du. Dagoeneko eskuragarri daude Informazio Bulegoan eta Arriaga Antzokiko txarteldegietan.