Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, abenduaren 14an, asteartea, “Eztabaidak literaturarekin” zikloaren emanaldi berri bat egingo du, literaturari eta bertsolaritzari buruzkoa.
Miren Amuriza bertsolari eta idazleak eta Arantxa Urretabizkaia idazleak hartuko dute parte. Haiekin batera, Aritz Gorrotxategi idazlea ere izango da.
Hitzordua euskaraz izango da, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. Bertan eztabaidatuko da ea idazlea jaiotzen den edo jaio eta egiten den; zenbat inspirazio eta zenbat lan dagoen ofizioan; eta inspirazioa non bilatzen den eta nondik datorren buruz hitz egingo dute. Horrez gain, bertsoak eta ikuskizunak idazteari buruz ere hitz egingo dute, patxadaz eta hausnarketa moduan.
Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.