Aurten ere ez da San Tomas eguneko ospakizunik egingo

uriola.eus 2021ko abe. 10a, 09:00

Hala jakinarazi zuen atzo arratsaldean Bilboko Udalak. Prestaketa lanak dagoeneko abiatuta zeuden arren, Covid-aren datuak okerrera egiten ari diren honetan Gabon aurreko azoka jendetsua eta horren bueltan antolatu ohi diren ekimenak bertan behera utzi dituzte azkenean.

Bigarren urtez jarraian geldituko da Bilbo San Tomas eguneko ospakizunik gabe pandemiaren eraginez. Osasun Sailak emandako gomendioei jarraikiz hartu omen dute erabakia, espazio publikoan aglomerazioak ekiditeko asmoz.