2021/12/11 11:00

Elkarretaratzea

'Espazio publikoaren pribatizazioari EZ'

'Espazio publikoaren pribatizazioari EZ'
Udaletxeko eskaileretan, Bilbo

Bilboko Auzoetako Jai Batzordeek deituta, abenduaren 11n, larunbata, elkarretaratzea egingo dute Bilboko udaletxeko eskaileretan.

Goizean izango da, 11:00etan, eta Espazio publikoaren pribatizazioari EZ izango da lelo nagusia. Izan ere, udalak Jai Batzordeei espazio publikoa erabiltzearen truke ordaintzeko eskatu die, eta "eraso" gisa kalifikatu dute hori deitzaileek.